Kilimak 10-11 urte bitarteko haurrentzako jolasteko koaderno bat da ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen duena: matematika naturaren eta gizatearen zientziak eta hizkuntza modu ludiko batean garatzeko balio dezake. Hori guztia euskara eta euskal testuingurua oinarri hartuta. Koadernoa lau ataletan banatuta dago eta atal bakoitzak gai bat du ardatz. Hauek dira koaderno honetako lau gaiak: 1- Nire gorputzean bizi naiz (dantza norbere gorputzaren ezagutza eta kontzepzioa) 2- Bene-benetan katua berbetan (animaliak gizaki eta animalien arteko harremana animaliekiko tratu txarrak) 3- 1 2 3 dzanga! (itsasoa surfa) 4- Ba al dabil hor inor? (espazioa estralurtarrak) Atal horietako bakoitzean honako jarduera hauek topa daitezke: 2 orrialdeko komiki bat pertsonaia protagonisten bidez gaian murgiltzen gaituena. Sortu zure komikia komikiak pausoz pauso sortzen ikasteko. Elkarrizketa (lau orrialde): atal bakoitzean gaian aditua den pertsona edo pertsonei egindako elkarrizketa. Jarduerak jolasak denborapasak marrazketa eskulanak esperimentuak. Gaian sakontzeko webguneen erreferentziak. Irakurgai-gomendioak. Koadernoan zehar QR kodeen bitartez ikus-entzunezko euskarriak erantsi dira ataletako informazioa osatzeko. Koadernoaren amaieran txantiloiak eta erantzunak daude.