Kilimak 9-10 urte bitarteko haurrentzako jolasteko koaderno bat da ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen duena: matematika naturaren eta gizatearen zientziak eta hizkuntza modu ludiko batean garatzeko balio dezake. Hori guztia euskara eta euskal testuingurua oinarri hartuta. Koadernoa sei ataletan banatuta dago eta atal bakoitzak gai bat du ardatz. Hauek dira koaderno honetako sei gaiak: 1- Kilimbentura (EuskarAbentura bidaia-antolaketa abentura planoak) 2- Kilimakfilm (zinema euskarazko filmak jaialdiak zootropoa) 3- Kilimakfest (musika Euskal musika-jaialdiak musika taldea osatu) 4- Kilimaktlon (kirolak kirol fisiko eta mentala) 5- Kiliklimak (klima-aldaketa birziklatzea klimaren aldeko aldarrikapena) 6- Kili-kili kilimak (gorputza zaintzea norbere buruaren pertzepzioa zoriontasun-maila) Atal horietako bakoitzean lehenik misterio edo asmakizun bat argitu beharko du irakurleak. Hortik aurrera rol bat hartuko du (izango da astronauta lorezain artista gozogile superheroi eta urpekari) eta hainbat erronka gainditu beharko ditu. Tartean Euskal Herriko txokoak ezagutuko ditu irakurleak hainbat eskulan egingo ditu eta amaieran liburu gomendio batzuk topatuko ditu. Koadernoan zehar QR kodeen bitartez ikus-entzunezko euskarriak erantsi dira ataletako informazioa osatzeko: abestiak eskulanak egiteko jarraibideak eta abar aurkitu daitezke bertan. Koadernoaren amaieran eskulanak egiteko mozteko eta margotzeko txantiloiak topatuko ditu. Erantzunak ere koadernoaren amaieran daude.