Kilimak 11-12 urte bitarteko haurrentzako jolasteko koaderno bat da, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen duena: matematika, naturaren eta gizatearen zientziak, eta hizkuntza modu ludiko batean garatzeko balio dezake. Hori guztia euskara eta euskal testuingurua oinarri hartuta.
Koadernoa lau ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzak gai bat du ardatz. Hauek dira koaderno honetako lau gaiak:
1- Mahai-jokoak gustuko? (mahai-jokoak eta rol-jokoak, arauak, estrategiak)
2- Ikusezinak bagina? (magia truko eta ikuskizunak, ikusezintasuna)
3- Iraganera bidaiatu nahi? (Denboran eta historian atzera bidaiatu, arkeologia, iraganaren arrastoak)
4- Zer jantziko dut gaur? (kontsumo jasangarria, moda azkarra, ekonomia zirkularra, berrerabilpena)
Atal horietako bakoitzean, honako jarduera hauek topa daitezke:
• 2 orrialdeko komiki bat, pertsonaia protagonisten bidez gaian murgiltzen gaituena.
• "Sortu zure komikia", komikiak pausoz pauso sortzen ikasteko.
• Elkarrizketa (lau orrialde): atal bakoitzean gaian aditua den pertsona edo pertsonei egindako elkarrizketa.
• Jarduerak, jolasak, denborapasak, marrazketa, eskulanak, esperimentuak.
• Gaian sakontzeko webguneen erreferentziak..
• Irakurgai-gomendioak
Koadernoan zehar QR kodeen bitartez ikus-entzunezko euskarriak erantsi dira, ataletako informazioa osatzeko.
Koadernoaren amaieran, txantiloiak eta erantzunak daude.