ENVIO GRATIS A PARTIR DE 55€
  • -5%
  • Nuevo
LH 3 - KILIMAK 3 - KOADERNO JOSTAGARRIA (8-9 URTE)
search
  • LH 3 - KILIMAK 3 - KOADERNO JOSTAGARRIA (8-9 URTE)

LH 3 - KILIMAK 3 - KOADERNO JOSTAGARRIA (8-9 URTE)

14,00 €
13,30 € 5% de descuento
Impuestos incluidos Envio inmediato

BATZUK

Editorial: IKASELKAR

Colección: KILIMAK - KOADERNO JOSTAGARRIAK

Idioma: Euskera

Año de edición: 2025

Formato: RUSTICA

Número de páginas: 92

Tamaño: 260x210

Cantidad
En stock

Kilimak 8-9 urte bitarteko haurrentzako jolasteko koaderno bat da, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen duena: matematika, naturaren eta gizatearen zientziak, eta hizkuntza modu ludiko batean garatzeko balio dezake. Hori guztia euskara eta euskal testuingurua oinarri hartuta.
Koadernoa sei ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzak gai bat du ardatz. Hauek dira koaderno honetako sei gaiak:
1- Unibertsoaren sekretuak (planetak, estazio espazialak, konstelazioak…)
2- Naturaren txokoak (naturaren zaintza, erleak, zuhaitzak, animalien aztarnak, hostoak…)
3- Artista bat naiz ni! (kale-artea, artea historian, grafitiak)
4- Gozo-gozo (gozotintza, Euskal Herriko gozoak, errezetak)
5- Superheroia banintz? (superbotereak, egiazko superheroiak)
6- Pulunpa (itsas hondoa, arrainak, urpekariak, itsasoaren kutsadura)
Atal horietako bakoitzean, lehenik, misterio edo asmakizun bat argitu beharko du irakurleak. Hortik aurrera, rol bat hartuko du (izango da astronauta, lorezain, artista, gozogile, superheroi eta urpekari) eta hainbat erronka gainditu beharko ditu. Tartean, Euskal Herriko txokoak ezagutuko ditu irakurleak, hainbat eskulan egingo ditu eta, amaieran, liburu gomendio batzuk topatuko ditu. Koadernoan zehar QR kodeen bitartez ikus-entzunezko euskarriak erantsi dira, ataletako informazioa osatzeko: abestiak, eskulanak egiteko jarraibideak eta abar aurkitu daitezke bertan.
Koadernoaren amaieran, eskulanak egiteko, mozteko eta margotzeko txantiloiak topatuko ditu. Erantzunak ere koadernoaren amaieran daude.

Referencias específicas

ean13
9788418978548