| ENVIO GRATIS A PARTIR DE 55€ |
JOXAN ARTZE AGIRRE
Editorial: ELKAR
Colección: HARTZUT
Idioma: Euskera
Año de edición: 2020
Formato: RUSTICA
Número de páginas: 100
Tamaño: 280x200x18
Fecha de publicación: 2020-11-17
Joxan Artze liburu honetan bihurtzen da txalapartaren doinura idazten duen idazlea; batzuetan, bere idazkerak ttakunaren oihartzuna du, beste batzuetan, herrenarena; zenbaitetan sortzen du ordena, beste hainbatetan, kaosa. Makila-kolpeek aldiro eragiten dute oreka eta desoreka. Kolpeen arteko isiltasunak kokatuko du irakurlea orain eta hemen, denboraren mugagabetasuna antzeman daitekeen lurralde misteriotsuan.
Poesia dario hitz, lerro eta ahapaldi orotan. Metafora hutsa da Txalapartaren abaroan, poesiaren abaroan egin daiteke-eta soilik Artzek proposatzen digun bidaia.
Joxan Artzeren hilondoko liburua da, eta joan aurretik, utzi bezala argitaratu dugu. Irakurleak noizik eta behin aurkituko ditu esaldi amaigabeak, zalantzazko puntuazio-markak, zuzendu gabeko hitzak, maketazio-akatsak… bere horretan utzi nahi izan dugu, perfekzio eta zuzentasun ezak ere baduelako edertasuna, eta batez ere, egiazkotasuna. Ez da liburu amaigabe bat, amaierarik ez duen liburu bat baizik.
Referencias específicas