ENVIO GRATIS A PARTIR DE 55€
  • Nuevo
ATARIAN
search
  • ATARIAN

ATARIAN

23,00 €
Impuestos incluidos

MAIXA ZUGASTI

Editorial: EREIN

Colección: NARRATIBA

Idioma: Euskera

Año de edición: 2022

Formato: RUSTICA

Número de páginas: 336

Tamaño: 220x150x20

Fecha de publicación: 2022-04-29

Cantidad
Consultar disponibilidad Proveedor

Nire gelan, inoiz ez da argirik pizten sabaitik zintzilik dagoen kablearen amaieran. Hala ere, hatzek oraindik ez dute galdu ate ondoko giltza mugitzeko ohiturarik. Aitaren etxean bezalaxe, sartu eta irteten naizen bakoitzean. Bi aste daramatzat keinu hori behin eta berriz egiten, baina, hemen, denak ilunpean jarraitzen du: aspaldi sartu zen gaua leihorik gabeko nire gelan, eta hantxe geratu da, nire moduan, geldi-geldirik, adi. Bizitzaren amaieran, heriotza ate-joka sentitzean, izan garena azaleratuko da. Oinordekotza-arazoak, boterea, dirua... izarpean, atarian egingo dute topo Juanek eta Leandrok, biek ala biek maitasunaren abaroa aurkitu nahian. Leandro, Hernaniko baserri bateko azken jabea, Maite alabak Sandiusterri egoitzan sartuko du gogoz kontra, burua nahasi zaiolako aitzakian. Haren benetako kezka, ordea, baserriaren jabetza da. Egoitzaren barruan, Juanek babestuko du, asmo iluneko gizonak. Kate-begien moduan uztartzen diren istorio hauetan, Paula agertuko da bi gizonen alboan. Oin bat haurtzaroan, bestea helduen munduan, mugarria igarotzeko atakan dago neskatoa, lehen maitasunarekin ametsetan. Hiru pertsonaia, hiru ahots, elkarren atarian maitasuna, gauari langa jartzeko bide bakarra.

Referencias específicas

ean13
9788491098133