ENVIO GRATIS A PARTIR DE 55€
  • Nuevo
FRANKOREN MENDE KANTATZEN GENUENEAN (+CD)
search
  • FRANKOREN MENDE KANTATZEN GENUENEAN (+CD)

FRANKOREN MENDE KANTATZEN GENUENEAN (+CD)

20,00 €
Impuestos incluidos

COLLETTE LARRABURU

Editorial: ELKAR

Colección: DISKO LIBURUAK

Idioma: Euskera

Año de edición: 2021

Formato: RUSTICA

Número de páginas: 200

Tamaño: 240x170x13

Fecha de publicación: 2021-12-02

Cantidad
Consultar disponibilidad Proveedor

Hamar, bederatzi, zortzi...
1978ko ekainaren 17an, Franco hil eta 3 urtera, 40.000 lagunek parte hartzen dute kontzertu batean, Bai euskarari kanpainaren amaiera Bilboko San Mames estadioan. Gauerdi laurden gutitan, Euskaltzaindiaren ordezkariek deialdi anonimo baten edukia irakurtzen dute oholtzan: «Gauerdian bonba batek eztanda egingo du estadioan». Jarritako orduan, jendetza osoa oihukatzen hasten da: «Hamar, bederatzi, zortzi…», eta Eusko gudariak abesten du, euskal borrokalarien abestia.
Euskaraz hitz egitea irabazi dugu. Besteak beste, abeslari burugogor batzuei ere zor diegu, metrailetak bizkarrean dituztela, polizia etxeetan atxiloturik eta abar... Hego Euskal Herrian eta Ipar Euskal Herrian gizarte tradizional eta klerikal bat inarrosi dute. Torturak, ankerkeriak salatu dituzte, kontzientziak esnatu eta beren duintasuna berreskurarazi euskal herritarrei.
Haien abestia historiako liburu bat da, 1970eko hamarraldikoa. Hitzak zuzen eta argiak dira. Faxismoaren prismatik irakurri behar dira. Abeslariak borrokaren oihartzunak dira. Errefuxiatuei, presoei, langileei, nekazari munduari ahotsa eman diete. Euskal herritarrek kantuak bere egin dituzte.
Hamarraldi paregabe horretan gertatzen dira: kultur berritzea, lehen kooperatiben sorrera eta lehen ikastolak. Euskal herritarrek ulertu dute etorkizuna oso beren gain dagoela. Gure esku dago gaur kantari hauek omentzea.


Referencias específicas

ean13
9788413601595