Biziberritu egin ditu Compagnonek Montaigneren gogoetak, askok harengan itxuratu nahi izan duten idazle ermitaua bazter utzi eta berariaz ekin dio pentsamolde konplexua eta analisirako gaitasun harrigarria ageri dituen pentsalari nortasun berezi honi, Berpizkundeko pertsonaia handi honi. Bordeleko alkate izan zen Montaigne, ez zien bere garaiko eginkizunei bizkar eman eta adorez heldu zien une zailetan bizi izan zituen kezka eta arazoei. Hogei urtean zehar idatzi zituen bere Entseiuak, eta denboratik ateko gaiak hartu zituen haietan bereziki aintzat. Erlijioak, gerrak, botereak eta adiskidetasunak auzitan jarritako gai handiak bezala, giza jendearen eguneroko ezdeuskeria ñimiñoak ere gogoan harturik, gizaki izateak zeinahi arotan esan nahi duen guztiaren gaineko gogoeta hunkigarria eskaintzen digute Montaigneren Entseiuek.