ENVIO GRATIS A PARTIR DE 55€
EZER EZ DAGO UTZI NUEN LEKUAN
search
  • EZER EZ DAGO UTZI NUEN LEKUAN

EZER EZ DAGO UTZI NUEN LEKUAN

13,50 €
Impuestos incluidos

ITZIAR OTEGI

Editorial: ELKAR

Colección: EUSKAL LITERATURA

Idioma: Euskera

Año de edición: 2024

Formato: RUSTICA

Número de páginas: 136

Tamaño: 215x140

Cantidad
Consultar Fecha de Entrega

Itziar Otegi Aranburu 1972an jaio zen Oiartzunen eta Gasteizen bizi da gaur egun ikasketaz eta lanbidez itzultzaile-interpretea, literatura unibertsaleko hainbat egile euskaratu ditu, haurrenzako album bat ere idatzi du, baina Kutxaren Donostia Hiria ipuin-bilduma saria eskuratu duen hauxe izango du helduen literaturako lehen argitalpena. Askotariko giro eta pertsonaiak eta tekniken aniztasuna erakusten ditu ipuin-liburu honek, idazkera garbi, aberats, ñabarduraz betearekin. Familiako arrantzale-tradizioari uko egin ondotik aita hil-hurrena ikustera doan gizona, seme-alabei aholkuei muzin eginda, Mediterraneoko apartamentua saltzera bera bakarrik doan emakume adindua, Genevan alokairuan hartu duen etxean aurreko maizterraren arrastoarekin obsesionatzen den funtzionarioa? Ezinegonaz mintzo zaizkigu istorio hauek, ez hango ez hemengo ez sentitzeaz, denboraren igarotzeak gugan uzten duen lorratzaz?

Referencias específicas

ean13
9788413604909