ENVIO GRATIS A PARTIR DE 55€
EZ DA KAXA BAT HIRI BAT DA
search
  • EZ DA KAXA BAT HIRI BAT DA

EZ DA KAXA BAT HIRI BAT DA

14,00 €
Impuestos incluidos Envio inmediato

ANTOINETTE PORTIS

Editorial: PAMIELA - KALANDRAKA

Colección: AMETS EGITEKO LIBURUAK

Idioma: Euskera

Año de edición: 2025

Formato: RUSTICA

Número de páginas: 40

Tamaño: 220x220

Cantidad
En stock

«Ez da kaxa bat» albumaren ostean, Antoinette Portis lan berri batekin datorkigu, sormena, lankidetza eta talde-lana ardatz hartuta. Untxi ttikiak kartoizko hiri bat eraiki nahi du. Kaxa bat bestearen gainean jarri eta uste du ez duela beste inoren beharrik: ez jirafa garaiarena, ez inurri ttiki eta indartsuena ez eta kameleoi margolari bikainarena ere. Baina, zer da kartoizko hiri bat lagunik gabe? «Ez da kaxa bat» arrakastatsua bezain sinpleki idatzia eta ilustratua da. Lan honetako Antoinette Portisen irudiak, eskuz margotutako figurez eta tamaina ezberdinetako kaxa birziklatuez osatuak, xehetasunez beterik daude: ezinezko orekan dauden eraikinak, pintura kuboak daramatzaten inurri ilarak, kolore biziz margoturiko kartoiak, moztu eta elkarren artean itsatsi ondoren hiri dibertigarri bat osatzen dutenak… Azkenean, «nire hiria» «gure hiria» bilakatuko da, bertako biztanle eraikitzaile guztiak leihoetan agur esanez ageri zaizkigularik. Album honek, gaur egungo jostailu elektroniko sofistikatuen aurrean, haurren sormena eta kartoizko kaxa arruntek eskeintzen duten jolaserako aukera amaigabea balioesten ditu. Istorio honek adiskidetasuna, solidaritatea eta sormenezko taldelana goraipatzen ditu.

Referencias específicas

ean13
9788491724148