ENVIO GRATIS A PARTIR DE 55€
desde el 29 de Julio al 15 de Agosto se aconseja consultar disponibilidad de todos los productos para asegurar la fecha de entrega
KEZKAMUXELAK
search
  • KEZKAMUXELAK

KEZKAMUXELAK

17,00 €
Impuestos incluidos

ANTHONY BROWN

Editorial: PAMIELA - KALANDRAKA

Colección: EGILE LANAK

Idioma: Euskera

Año de edición: 2025

Formato: RUSTICA

Número de páginas: 32

Tamaño: 270x250

Cantidad
Consultar disponibilidad Proveedor

Album klasikoa, ezin egokiagoa beldurrak eta kezkak partekatu eta gainditzen ikasteko. Gainera, edizio honetan, kezkamuxela izeneko panpinatxoa opari (bidezko merkataritzakoa). Beste kultura baten ateak zabaltzen dizkigun sinboloa dira «Kezkamuxelak» izeneko mamuxel edo panpina bereziak. Aspaldi du Guatemalako haurrek panpinok egiten dituztela txotxez, zatartxoz eta hariz lotarakoan beren kezkak kontatzen dizkiete eta burukoaren azpian uzten dituzte, biharamunean kezkarik gabe jaiki ahal izateko. Anthony Brownek misterioz beteriko ipuina osatu du, giro harrigarri hori indartzen duten irudiak dituela lagungarri. Tentsio uneak kolorearen arabera daude mailakatuak: Ibairen kezkaldiak grisean daude emanak, beldur giroa nabarmentzeko aitzitik, kolorez gainezka datoz beste orrialdeak, «kezkamuxelak» ageri direnak bereziki, mamuxel edo panpina hauen eragin onuragarria adierazteko. Anthony Browneren estiloak irudien errealismoa eta gizakia itxuratzen duen xehetasuna ditu ezaugarri: aieruen marrak, azalaren zimurrak. Ibairen bizitzako atseginaldiak familiartean gertatzen dira, giro lasaigarria emanez. Alabaina, kezkek hartua dutenean, amets, eldarnio eta jatorri surrealistako formak ageri dira. Amonak emango dio Ibairi ezinegon eta nahigabe horren sendagarria.

Referencias específicas

ean13
9788491723943