ENVIO GRATIS A PARTIR DE 55€
  • Nuevo
JOANES ETXEBERRI ANDEREÑOAREN ERRESIDENTZIA
search
  • JOANES ETXEBERRI ANDEREÑOAREN ERRESIDENTZIA

JOANES ETXEBERRI ANDEREÑOAREN ERRESIDENTZIA

18,10 €
Impuestos incluidos

PAKITA ARREGI GOENAGA

Editorial: TXERTOA

Colección: BEGIRA

Idioma: Euskera

Año de edición: 2022

Formato: RUSTICA

Número de páginas: 176

Tamaño: 240x170

Fecha de publicación: 2022-10-07

Cantidad
Consultar disponibilidad Proveedor

1960ko hamarkadan, Francoren diktadura oraindik bere gordinean zegoen arren, Gerrak sortutako shocketik ateratzen hasi zen euskal gizartea, eta hori alor askotan islatu zen, tartean hezkuntzan. Ordura arte Elbira Zipitriak eta beste batzuek ibilitako bide estua nabarmen zabaldu zen ikastolen mugimenduaren bitartez. Ikastola aitzindari haiek irakasle euskaldunak behar zituzten, jakina, baina, gainera, behar bezala formatutakoak, Escuela Normal de Magisterion ikasitakoa ez baitzen inolaz ere egokia. Horrela sortu zen Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentzia. Zergatik Erresi-dentzia? Erresidentzia bat zelako, andereñogaiak elkarrekin bizi ziren bertan, baina, batez ere, agintari frankisten aurrean ahal zen gehiena disimulatu beharra zegoelako. Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentziak 1964-1965 ikasturtean hasi eta 1972- 1973an bukatu zen. Bitarte hartan, han eta hemen sortzen ari ziren ikastolak irakaslez hornitzeko bene-benetako harrobia izan zen. Liburu honetan, Pakita Arregik, Andereñoen Erresidentziako zuzendari izan zenak, damaigu ekimen haren berri: nortzuek sortu zuten Erresidentzia, zehatz-mehatz zertarako, nola, zer ibilbide egin zuen baita nola eta zergatik itxi zen ere. Euskara batuaren inguruko eztabaida-garaia zen, gizartea sekularizatzen hasia zen, hezkuntza-eredu euskaldunak eta, gainera, diferenteak saiatzen zituzten urte haietan. Erresidentziarena historia txiki bat baino ez da, modu xume eta naturalean azalduta, harrokeriarik gabe, kontu-garbiketarik gabe. Historia txikia, bai, baina ikastolen historia handiaren pieza bat, eta, oro har, 1960ko hamarkada haren isla, euskal memorian gero eta lausoagoa den hamarkada garrantzitsu haren isla. Jasota utzi beharra zegoen.

Referencias específicas

ean13
9788471486820