Liburua Antxon Narbaiza Azkue idazleak idatzi du eta Isaac, Javier eta Alberto Saénz de Viteri medikuek egindako ibilbidea dakar. Isaac Etxalarren hasi zen lanean XX. mendearen hasieran, gero Eibarrera etorri zen lanera, mediku titular plaza aterata eta hainbat urte jardun zuen familia-mediku legez; haren semeak, Javierrek, urte asko eman zituen Alfan, enpresa-medikuntzan eta, sasoi hartan ohikoa ez zena, laneko prebentzioaren alorrean lan handia egin zuen 50-60 hamarkadetan. Azkenik, Alberto Saénz de Viteri dugu, laneko medikuntzan espezializatutako medikua, duela gutxi erretiratua. Hiru mediku, hirurak ospe eta onespen handikoak egin zuten lanagatik.