ENVIO GRATIS A PARTIR DE 55€
  • Nuevo
NOLA IZAN GAREN GAUZA - EUSKAL GATAZKAREN INGURUKO IPUIN (IA) GUZTIAK
search
  • NOLA IZAN GAREN GAUZA - EUSKAL GATAZKAREN INGURUKO IPUIN (IA) GUZTIAK

NOLA IZAN GAREN GAUZA - EUSKAL GATAZKAREN INGURUKO IPUIN (IA) GUZTIAK

15,00 €
Impuestos incluidos

IBAN ZALDUA

Editorial: EREIN

Colección: POLTSIKO

Idioma: Euskera

Año de edición: 2021

Formato: RUSTICA

Número de páginas: 448

Tamaño: 190x125x25

Fecha de publicación: 2021-11-17

Cantidad
Consultar disponibilidad Proveedor

Iban Zalduaren irakurlea bazara, badakizu orriotan barneratzeak zer arrisku duen. besteek kontuan izan itzulerarik gabeko bidaia bat hasteko zorian zaudetela. Zalduaren fikzioak, gaia dena izanik ere, zure errealitatea bera bihurrituko baitu.
Idazleak Gauza esaten dion gure gatazka horri buruzkoak dira liburuko ipuinak, bere hainbat bildumatan beste gai/gatazka batzuk oinarri hartuta ondutakoen artean argitaratutakoak. Ez espero ordea titularren distantziarik, ez pentsa iragana oroigarri hutsa denik. Zalduari eskutik helduz gero, zure orainaldia, etorkizuna, ingurua, ziurtasunak, egunerokoa… jarriko dituzu jokoan. eta helmuga zure etxeko besaulkia izan daiteke, baina dena izango da susmagarria klase ertaineko normaltasun horretan, ez baituzu jakingo fikzioak, are fantasiak, zer zirrikitutatik asaldatuko zaituen. Agian, ezer ez da sinetsi dugun modukoa. Beharbada, fikzioak baino ezin dizkigu zenbait gauza kontatu.
Liburu honetan guak arrozten dira, ironia bisturi zorrotz bat da, minak berrizendatzen dira, ahanzturaz hil zenuena mamu bilakatzen da, epikak lurperatzen dira, familia eta kuadrilla epaile ezjakinak dira. Ez dago narratzaileak bere aldarrikatzen duen minik. beraz, ez dago berea ez denik ere. Zurea ez denik ere.
Eta ipuinak liburua itxi orduko isilduko diren itxaropena baduzu, gaixoa. Fikzio batzuek begirada aldatzeko boterea baitute, eta badakigu, historiaren joanean elementu bat bakarra aldatuz gero, zer gerta daitekeen, bai orainaldian bai etorkizunean. Eta kontuz iraganik ahoskatu nahi ez duten etorkizunekin, fikziozkoak baino askoz gezurtiagoak dira.
Uxue Apaolaza

Referencias específicas

ean13
9788491097747